Podcast

Migratzaileenganako "biolentziak" ezagutzeko Euskal Herri osoko ikasleen bisitek ez dute etenik

Peio Perez, Bilboko Errekalde Berri Institutuko irakaslea


Migratzaileenganako "biolentziak" ezagutzeko Euskal Herri osoko ikasleen bisitek ez dute etenik

"Gehiago ikasten ahal da errealitate gordinak bertatik-bertara ezagutuaz, klase formaletan baino". Hori ongi dakite Errekalde Berri Institutoko irakasleek, eta horregatik, atzerritar jatorri portzentaia handia duen auzo batetik etorri dira Bidasoaren bazter honetara, trantsitozko migratzaileen errealitatea ezagutzera.

Azken asteotan San Vicente de Paul bezalako bertako zenbait ikastetxeetara Irungo Harrera Sareak hitzaldiak ematera joan bada ere, hamaika ikasle talderen bisitak jaso dituzte ikasturte honetan plazan bertan. Hernani, Hendaia, Bera, Iruñea edota, joan den astean bertan, Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleen bisita izan zuten. Migrazio fenomenoak gure eskualdean bizi dituen estatuen menpeko mugak eta kontrol arrazialak, eta migratzaileak bide arriskutsuagoak hartzera behartzen dituzten "Europa barneko mugen problematika eta estatuen politiken atzean dagoen biolentzia guztia" ezagutzeko helburuarekin datoz.

Gaurkoan Bilboko Errekalde Berri Institutuko ikasleen bisita jaso dute. Irun eta Hendaia arteko muga Euskotrenez, eta ondoren, Hendaiatik Hondarribira txalupaz zeharkatu ahal izan dute "inolako arazorik gabe". Baina zur eta lur utzi ditu ikusteak, nola frantses poliziak migratzaileak geltokian bertan gelditzen zituzten. "Puri-purian dagoen errealitate hau klase formaletik kanpo ezagutzea ezinbestekoa" dela nabarmendu digu Peio Perez irakasleak. Bere ustetan, "elkartasunak eta ezagutzak" bakarrik konpondu edo arindu dezake egoera.

 

Últimas noticias

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da

Larreaundi-Olaberriako auzo bizi-giroa indartzeko eginahaletan

HAPOa onartu arte baserritarrek aroaren baitan jarraitu beharko dute azoka egunetan

Ehun hitzetan izua sortzeko deia luzatu du Blagan-ek

Amute-Kosta auzo elkartea ez dago konforme errepide zaharraren proiektuarekin



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies