28 Ene, 2022
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduak mugazgaindiko lehen aurrekontu parte hartzaileak aurkeztu dituzte. Deialdi berri honetarako 300.000 euroko aurrekontua bideratuko dute erdibana. Kultura, kirola edota bestelako sektoreetako eragileei zuzenduta dago, betiere, lankidetzan urratsak emateko baliagarria den ideia edo proiektua den bitartean, eta interes komuneko proiektuak babestuko dituztela iragarri dute.
Jean Jaques Lasserre, departamenduko kontseilaria, Bidasoaren bi aldeetako herritarren partzeak mugaz gaindiko harremanak azkartuko dituela adierazi du. Eta Markel Olanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere, egitasmo honen garrantzia azpimarratu du. «Azken 15 urteetan, bi erakundeen arteko lankidetza indartzen joan da, eta horren ondorioz, diru funts garrantzitsua bideratuko dugu lehen aurrekontu parte-hartzaile hauen egitasmoa aurrera eramateko». Proiektuak aurkezteko edota informazio gehiago eskuratzeko ere, www.gipuzkoa64.eu webgunea garatu dute.
Proiektu bakoitzak gehienez ere 20.000 euro laguntza jaso ahalko du. Denak atari horren bitartez aurkez daitezke martxoaren 13a bitartean, eta ondoren, maiatzaren 6a arte talde tekniko batek aztertuko ditu jasotako proposamen guztiak. Ekainean jainaraziko dituzte diruzlagundutako proiektuak, eta hauek 2023an bururaino eraman beharko dira.