Podcast

Ohi baino migratzaile gutxiago etorri dira uda arraro eta aldakor batean

Josune Mendigutxia, Irungo Harrera Sareko bolondresa


Ohi baino migratzaile gutxiago etorri dira uda arraro eta aldakor batean

Irungo Harrera Sareak 561 lagun artatu ditu udan San Juan plazako harrera bulegoan. Ez ohiko zifrak izanagatik ere, gehienak abuztuaren lehen hamabostaldian pilatu ziren. Azken hiru asteetan migratzaileen mugimendua ia gelditu egin baita, irudiz, aparteko arrazoirik gabe.

Uda gorabeheratsua izan dute sareko bolondresek. Frantziako Tourraren baitan Avenida Zubiaren muga irekitze eta berriz hestearen eztabaidarekin hasi, Pirinio Atlantikoetako prefetak mugan eta Hego Lapurdin kontrolatzeko droien erabilera martxan jarri, eta auzitegiek debekatu zuten gero, eta Kanariar Ireltara heldu izan diren migratzaile kopuruak ikusirik, udako aroak lagunduta migratzaileen etorrera nabarmena espero zuten aurten, 2018an lanean hasi zirenez geroztik uda oro bezala.

Baina azken hilabeteotan frantses poliziaren mugako kontrolen arintzearekin batera, Irunera heldi izan diren kopuruak ttipitu egin dira. Aurten 561 lagun baizik ez dituzte jaso San Juan plazako harrera bulegoan. 269 uztailan, eta 292 abuztuan (horietatik 23 emakume eta 11 ume). Haatik, abuztuko gehienak lehen hamabostaldian iritsi ziren. “Abuztuaren 9an, adibidez, 59 kolpe batez”, dio Josune Mendigutxia sareko kideak. Baina horren ondotik, “abuztuaren bigarren hamabostaldian eta irailaren lehen aste honetan, dena geldirik dago”, azaldu digu. “Ez dakigu zergatik, Kanarietara iristen ari direlako, eta halakoetan epe batzuen barruan Irundik pasa ohi dira horietako gehienak ondoren”, argitzen du. Baina uda honetan, momentuz ez da hala izan.

Migratzaileen profila beretsua da. Badira zenbait emakume seme-alaba txikiekin, baina orohar, 25 urte arteko Boli Kosta, Mali edo Senegaleko mutil gazteak dira gehienak. Zerbait aldatu bada, haien behar edo jarrera izan dela aitortu du Mendigutxiak. Eta horrek ere, eragina izan dezake aipatutako kopuruetan. “Ohartu gara, kontrolak arintdu dituztenetik errazago gurutzatzen dutela muga, eta askok ez dute dagoeneko Gurutze Gorriko aterpetxea erabiltzen, edota Harrera Sarearen laguntza bilatzen, iritsi eta zuzenean badoaz”, esaten du Harrera Sareko kideak.

Oroitarazi behar baita, Gurutze Gorriak kudeatuta Arretxe Gainako Hilanderas 1 aterpegunean 100 ohe dituztela, eta uda honetan gauero gehienez jota 7 lagun bildu direla, bakar bat edo bi jaso dituztelarik gau askotan. 

Últimas noticias

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkarteak Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies