Podcast

Pandemian abiarazitako Irun Aurrera planaren helburuari bultzada berria emateko beste 20.000 bono

Juncal Eizaguirre, Hiri Bultzadako ordezkaria


Pandemian abiarazitako Irun Aurrera planaren helburuari bultzada berria emateko beste 20.000 bono

Irungo Udalak hiriko merkatariekin eta ostalariekin adostuta, pandemiaren une latzenetan tokian-tokiko kontsumoa sustatzeko Irun Aurrera planaren kontsumo bonoak mantentzea erabaki dute. Maiatzaren 12tik ekainaren 19a arte (edo bonoak agortu bitartean) bosgarren edizioa proposatzen dute. Eta aurrekoetan baino ahalegin handiago eginez gainera, 10 euroko deskontuko 20.000 bono eskainiko baitizkie udalak irundarrei.

Hiri Bultzadako ordezkariak, Juncal Eizaguirrek Antxeta Irratian azaldu duenez, "bertako ekonomia suspertzeko konpromisoa berretsi nahi du udalak, beste 200.000 euro herritarren eskura eta komertziante eta ostalarien faboretan jarriz". Bosgarren edizio honekin, orotara, udalak 743.000 euro bideratu ditu iada erosketa bonoetan. Eta ostalaritzan egindako 20 euroko kontsumizioetan eta dendetan 30 euroko erosketetan baliatu daitekeela kontuan hartuta, "gutixenez 1,5 milioi euro aktibatu izana" kalkulatzen dute. Baina inpaktu ekonomikoa sakonagoa izan daitekeela uste dute. Nolanahi ere, kontsumoa suspertzearekin batera, irundarrek bertako establezimenduetan kontsumitzeko ohitura sortu nahi dute bonolaguntza hauekin.

EAE mailan aitzindaria izan zen Irungo Udala halako ekimen bat abiarazten, pandemia bete-betean, eta bertako kontsumoa sustatzeko eraginkorra dela agerian geratu denez, laguntza programa garatzen joan da. Izan ere, hasierako edizioan 127 establezimenduk bat egin zuten bitartean, oraingoan 230 izango dira. Eta bi urteotan 25.556 irundar baino gehiagok baliatu dituzte bonoak euren erosketa eta ostalaritza kontsumizioetan.

Últimas noticias

Grebari bost hilabetez eutsi behar izan diote garbitzaileek, ISSk negoziazioari bide emateko

Emakume errepublikarrek kartzela frankistetan bizitako umiliazioak Oiasson ikusgai

Txingudiko Badia dragatuko dute Hendaian, Bidasoak aspaldiko urteetan metatutako loietaz libratzeko

Euskaraldia hedatzeko auzoetara luzatuko dute deia Hondarribian

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies