Podcast

Stadium Gal, kirol instalazioen udalaren plan estrategikoaren abiapuntu

Jose Antonio Santano, Irungo alkatea


Stadium Gal, kirol instalazioen udalaren plan estrategikoaren abiapuntu

Borja Olazabal, Irungo Udaleko kirol zinegotzia


Stadium Gal, kirol instalazioen udalaren plan estrategikoaren abiapuntu

Real Unioneko harrobiko taldeek zein lehen taldeak ere ikasturte hasieratik erabili duten arren, Irungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur egin dute Stadium Galeko ondoko zelai-txikira bisita. Punta-puntako belar-artifiziala ezarri zuten udan, 368.000 euroko inbertsioa eginez, eta aldundiak 150.000 euroko ekarpena egin zuen. Foru Aldundiak Gipuzkoako beste 16 futbol-zelai eta kiroldegi berritzeko 4 milioi euroko inbertsio plana duela iragarri du.

Halere, Udalak hiriko kirol azpiegituren diagnostikoa egin ondotik, plan estrategikoari azken ukituak ematen ari diotela iragarri du Jose Antonio Santano alkateak. Izan ere, zaharberritu beharretan diren instalazioak eta, zenbait kasutan, berriak ere beharko ditu hiriak epe ertainera begira. Halere, atariko gisa, udaberri honetan udalak egingo duen kreditu aldaketan Stadium Galeko harmailak egungo 2.750 eserlekuetatik 4.000ra handitzeko proiektua diruztatuko dutela iragarri du alkateak. Eta indarrean dauden irisgarritasun-irizpideei egokitzeko, igogailu bat ere instalatuko dute.

Nolanahi ere, Real Unioneko zuzendaritza berriak 250.000 euroko inbertsioa egin du aurten estadioan. Eta haien helburua bigarren mailara igotzea izanik, Ligak 6.000 eserleku behartuko lituzke. "Gero-gerokoak dira horiek" aitortu du alkateak, "baina hala balitz ere, epe bat emango lukete egokitzapenak egieko".

Artalekuren etorkizuna

Baina goi mailan dabilen hiriko kirol klub nagusia, Bidasoa-Irun eskubaloi taldea da. Aurten EHF Europa Ligan aritu den bezala, heldu den urtean ere Europan lehiatzeko helburu eta aukera guztiak ditu. Eta aurten Europako federazioak salbuespena egin du Bidasoa Europako txapeldun ohia denez, historiko bat delako. Baina etorkizunera begira, baldintzak bete beharko ditu.

Irungo alkateak zenbait hobekuntza iragarri ditu, baina aitortu du ere, ez dela berehala egingarria den zerbait. "Artaleku oso zaharra dago eta modernizatzeko behar gorria du", adierazi du Santanok. Halere, Artaleku behar bezala berritzeko alternatiba desberdinak aztertzen ari dira oraindik, eserleku eta espazio berriak sortzeko. Bien bitartean, ASOBAL Ligaren gomendioak jarraituta, momentuz, argiteria eta bozgoragailu-sistema berrituko dute.

 

Últimas noticias

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies