Podcast

Txingudiko Badia dragatuko dute Hendaian, Bidasoak aspaldiko urteetan metatutako loietaz libratzeko

Iker Elizalde, EHBAIko departamenduko kontseilari hendaiarra


Txingudiko Badia dragatuko dute Hendaian, Bidasoak aspaldiko urteetan metatutako loietaz libratzeko

Badiaren ur hondoak garbitu beharretan dira, itsasontzien pasaiarako zein uholde arriskuak sahiesteko ere. 10,6 milioi euroko inbertsioa eginen dute hamarkada betean. 

Txingudi Badiaren garbiketa 90. hamarkada arte frantses estatuaren eskumena bazen ere, ondoren tokiko kolektibitateen esku geratu zen. Hendaiako herriko etxeak 2012an eskuratu zuen Txingudiko Badiaren garbiketa egiteko baimena. Baina aspaldi ez dela behar bezala kudeatu. Urteen eta Bidasoa ibaiaren ur emariak dakarren hondarraren poderioz, loia metatzen joan da badiaren ur hondoetan. Eta gaur egun itsasontziek pasatzeko zailtasunak dituzte, errexki hondartuak geratzen dira, Hendaian porturatzerako garaian ere zailtasunak dituzte, eta badiaren bazterretan uholde arriskua ere bada.

Honi aurregiteko, EH Bai-ko kontseilariek badiako ur hondoa hiru lekuetan dragatzeko (loiagabetzeko) lanak diruztatzea eskatu zuten departamenduko azken kontseiluan. Eta aurrekontu orokorra 2022-2032 urtealdirako 10,5 milioi eurokoa izanik ere, departamenduak 10 urtetan 3,6 milioi eurorekin diruz lagunduko du herriko etxea. Hau behin onartuta, lanak urtea amaitu baino lehen abiatuko dituzte azkenik.

Hendaiako hondartza betetzeko hondarra

Finantziazio plana onartua izan da, hortaz, datozen 5 urteetan Txingudiko Badian 320.000 metro kubiko hondar dragatzea aurreikusten dute. Eta Iker Elizalde, EH Baiko kontseilariak azaldu digunez, hondar horren parte bat Ondarraitzeko hondartzan, barra edo espigoiaren aldea betetzeko baliatuko dute. Izan ere, itsas-korronteek hondartza hustutzen doaz pittaka-pittaka.

Últimas noticias

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies