Podcast

(2019-05-27 18:21:25)


(2019-05-27 18:21:25)


Txomin Sagarzazu, alkate izango da beste lau urtez.

Hondarribian, aldiz, kontrakoa gertatu da. %65eko parte hartzearekin, ezusteko handirik ez da emango, baina emaitzak gehien apaldu dituen alderdiak gobernatuko du. Egia da, halere, EAJk 2015ean inoiz lortutako emaitzarik onenetatik zetorren, eta %52 hartatik zazpi puntu galdu dituen arren, gehiengo absolutoa errepikatzea lortu du, 10etik 9 zinegotzietara pasatuz. Atzo 3.882 hondarribitarren babesa jaso zuten, duela lau urte baino 385 gutxiago, %12ko apaltzea. Eta ezkerreko indar politiko guztiek gora egin duten arren, ez dute aski izan  jeltzaleen nagusitasunari aurre egiteko. Beraz, Txomin Sagarzazu, alkate izango da beste lau urtez. 

Oposizioan, kontuan hartzeko moduko indar bat izango dute jeltzaleek agintaldi berrian. Abotsanitz-ek 485 babes berri gehitu baititu bere proiektuari, eta bozken %22a eta 1.924 boturekin, lau zinegotzi eskuratu ditu oposizioko lidergoa sendotuz. 

Igor Enparan, Abotsanitzeko hautagaiak Olagarro elkartean atzoko gaualdian aitortu zigunez, aldiz,  ez du jeltzaleen gehiengoa apurtzeko balio izan. Sorpresa nagusia, alderdi sozialistak eman du, aldiz. Hirugarren indarra bilakatu da Hondarribian. Bozken %12a eskuratu du Iosu Alvarez-en taldeak, eta 2015ean baino 288 bozka gehiagorekin, 1.098 guztira, aski izan du EH Bilduri aurrea hartzeko.  Iosu Alvarez-ek baikorki baloratzen ditu lortutako emaitzak. EH Bilduk, 186 bozka irabazi ditu, baina zituen bi ordezkariekin konformatu beharko du. Gainerakoan, PP alderdiak 2015arekin alderatuta 12 bozka baino ez ditu galdu. Baina aski izan da, %5era ez heltzeko, eta Hondarribiko udalbatzatik desagertzeko. 415 bozka jaso ondotik, Joxemi Otxotekok ez du ordezkaritzarik lortu eta. VOX alderdiaren kasuan, Jon Kanpandegy-k 74 bozka jaso zituen atzo herri osoan. Foru Hauteskundeei erreparatuz, aldiz, Abotsanitz herri batzarra ez dagoenez, aldaerak badituzte emaitzek Hondarribian. EAJk %50eraino emendatzen du bere babesa Hondarribian, %21eraino EH Bilduk eta alderdi sozialista hirugarren indarra izan da Gipuzkoako Foruetarako, 978 bozkarekin, ororen %11. Elkarrekin
Podemos-ek 806 bozka eskuratu ditu Hondarribian, %9a, eta PP alderdiak hauetan ere ez da %5era ailegatu. Ciudadanosek 131 bozka testimonialak baino ez dituelarik lortu Hondarribian Gipuzkoara begira.  Europear hauteskundeen kasuan, aldiz, udal hauteskundeetako emaitzen parekoak dira jeltzaleentzat, %43arekin. Eta Abotsanitz ez zegoela kontuan hartuta, EH Bilduk %20a, Alderdi Sozialista %13a eta %10 Elkarrekin Podemos-ek jaso du. 

Últimas noticias

Berako udalaren ez besten bandoa

Oporretan izanen da antxetamedia

Ezenarro eta Navarron garaile, abestentzio handiarekin

Alarma egoeraren amaierak kezkak eta kexak sortu ditu Beran

Zubiak ez dira denentzat ireki

Ekonomia feminista eskola hasiko da Oiartzunen

Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies