Podcast

Udalak emandako eraikuntza baimena legezkoa ez zela epaituta, ardurak xuritzea eskatu du Abotsanitzek

Igor Enparan, Abotsanitzeko bozeramailea


Udalak emandako eraikuntza baimena legezkoa ez zela epaituta, ardurak xuritzea eskatu du Abotsanitzek

Abotsanitzek 2018an ohartarazi zuen Gabarrari eremua itsas jarduera ekonomikoetarako bideratutako lurrak zirela, eta ezin zela tanatorio bat bertan ezarri. Baina erreparo legal guztiak gaindituta, Hondarribiko Udalak Inmorekalde 21 S.L. enpresari obra-lizentzia ematea erabaki zuen.

Aldiz, joan den martxoaren 22ko epaian, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Abotsanitzek ohartarazitako arriskuak berretsi ditu. Eraikuntza lanak behin bukatuta daudela, baina jarduera ekonomikoa ez dela martxan, Gabarrari kaleko 1 zenbakiko beilatokia eraikitzeko lizentzia zuzenbidearekin bat ez datorrela adierazi du epaileak, partikular batek Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian jarritako demandari erantzunez. "Auzitegiek berriro koloreak atera dizkiote Hondarribiko Udalari" leporatzen dio Abotsanitzek udal gobernuari, zeinek uneoro defendatu duen baimenaren legezkotasuna.

Kalteordainak nork ordainduko

Horren arabera, enpresak ezingo du eraikina egindako helburuetarako erabili, eta argitzeko dago oraindik, eraikina eraitsi beharko ote den ala ez. Baina Abotsanitzen ustetan, agerikoa da enpresak kalteordainak galdegingo dituela, eta beraz, oposiozioko talde nagusiak eskatzen du ez dadila Hondarribia izan epai honen ondorioen erantzule, baizik eta erabaki okerra hartu zuten agintariak arduratu daitezela epai honen ondorioez. "Erabakia hartu duten agintariek pertsonalki ordaindu dezatela" aldarrikatu du Igor Enparan bozeramaleak, "hau gerta zitekeela jakinaren gainean hartutako erabakia da, eta ez litzake zilegia orain herriak (udalak) ordaindu behar izatea erabaki oker horren ondorioak".

 

Últimas noticias

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da

Larreaundi-Olaberriako auzo bizi-giroa indartzeko eginahaletan

HAPOa onartu arte baserritarrek aroaren baitan jarraitu beharko dute azoka egunetan

Ehun hitzetan izua sortzeko deia luzatu du Blagan-ek

Amute-Kosta auzo elkartea ez dago konforme errepide zaharraren proiektuarekin



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies