Zaintzaz eta honen bilakaeraz

Zaintza, zaintza ereduak, gora beherak, gogoeta eta proposamen berriak. Osasun izurriteak dena hankaz gora jarri duen testuinguru honetan, zaintzarena da ahoz aho dabilen gaia. Zer gertatzen ari da? Pertsonala politikoa al da kasu honetan ere? Zaretelako gara!

Podcast

Monse zaintzailearen lekukotasuna

Monsek bere amaren zaintza kontatzen digu. Bestelako ikuspegi bat eskaintzen duena. Baina Monsek ez du abizenik. Bere lekukotasuna, orokorra baita, jendarteko edozeini gertatu dakiokelako. Alegia, kasu honetan ere, pertsonala politikoa da.


Leire zaintzailearen lekukotasuna

Amamaren zaintzaz hitz egin digu Leirek. Hurbileko lekukotasun pertsonala eskaini digu. Sentimenduz betea. Abizenik ez du Leirek, bere kontakizuna, pertsonala baino politikoa dela aldarrikatuz, beti ere bestelako zaintza eredu bat aldarrikatzen.


Koopdenontzat egitasmoaz Parean taldeko Oihana Llorentekin

Koopdenontzat egitasmoa ezagutu dugu Paren taldeko kidea den Oihana Llorenterekin batera. Olatukoop taldearen baitan, kooperatibaren aukera egokiena dela sinesturik, ohartu ziren kolektibo zaurgarriengana hurbiltzeko lan bat egin behar zutela. Hala, Oihanak azalduko digun gisan, zaintza lanetan jarduten duten zenbait emakume etorkinekin prozesu interesgarri bat burutzeko aukera izan dute, beti ere zaintza eta zaintza ereduak hizpide harturik.


Txomin Lasa ELAko ordezkariarekin zaintzaileen borrokaz

Ezaguna da oso, adinekoen egoitzetako langileen borroka. Baita beren aldarrikapenak ere. Txomin Lasa, ELA sindikatuko ordezkaria da eta Gipuzkoa mailan bera da gai hau buru belarri lantzen ari dena, egoitzetako langileak diren emakumeekin. Osasun izurriteak kalte handiak eragin ditu sektore honetan. Eta hemen ere, bizitza eta lan baldintza duinak uztartzen dira.


Zaintza ereduaz Maite Elizondorekin

Maite Elizondo psikologoarekin emakume zaintzailearen inguruan hitz egin dugu, osasun izurriteak hauengan nola eragin ahal izan duen ere izan dugu hizpide. “Nahikoa da, ezin dut gehiago” esateko aukeraz mintzo zaigu aditua besteak beste.




Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies