20 mar, 2023
Urte hasieran, Baztandarren Biltzarra antolatzen zuen taldeak bestaren ardura utziko zuela iragarri zuten. Erreleborik ez zegoela ikusirik, besta bertan behera uztea erabaki zuten.
Azken hilabeteetan berriz, 26 kideko talde bat osatu da 2023ko Baztandarren Biltzarra antolatzeko, eta dagoeneko jakinarazi dute besta ospatzeko prestaketetan murgilduta daudela. Data ere iragarri dute. Aurten, Baztandarren Biltzarra ospakizunaren 60. urteurrena uztailak 16an eginen da.
Aurreko antolaketa taldeko kide batzuk laguntzeko prest agertu dira, baina oraingo kideek baztandar guztiak animatu dituzte bestaren antolaketan parte hartzera. Urtero-urtero kide berrian laguntza ezinbertzekoa dela azpimarratu dute, aurten pasatu dena berriro pasa ez dadin.