Podcast

2028 urterako Baiona-Donostia arteko tren berria izango da proiektu europarren erronka

Eneko Goya, Donostiako alkatea autobus txartelen integrazioari buruz


2028 urterako Baiona-Donostia arteko tren berria izango da proiektu europarren erronka

Joseba Erremundegi, Euskal Elkargoko mugazgaindiko harremanetarako ordezkaria


2028 urterako Baiona-Donostia arteko tren berria izango da proiektu europarren erronka

Baiona-Donostia Eurohiria egituratzen jarraitzeko, mugazgaindiko garraio kolektibo jasangarria ezinbestekotzat jotzen dute agintariek. Eta aurreko astelehenean SmartMob eta E-Mobask proiektu europarrei esker, aitzinapauso berriak eman dituzte. 2028 urterako Baiona-Donostia arteko tren berria dute erronka nagusia. Baina bidean urratsak ematen doaz. Hala, Lapurdi eta Gipuzkoako garraio publiko ororen informazio-gida amankomuna osatzeaz gain, elektrikomugikortasunaren aldeko apostua eta bidai-txartelen harmonizazioan ari dira lanean.

Horretan lehen urratsa izanen da, Txik Txak txartelaren erabiltzaileek Irun eta Donostiako autobusetan ere baliatu ahalko dutela. Azken testak egiten ari dira, eta aste gutxiren buruan martxan izanen da.

Gipuzkoarrek duten Mugi izeneko txartelak, aldiz, urtebete itxaron beharko du oraino.

Baiona-Donostia artean 3,5 milioi desplazamendu egiten dira urtean, eta horien %80a auto pribatuan egiten da. Hortaz, mugazgaindiko garraio kolektiboa eta haien arteko loturak hobetuz, bizi-eremuak eta harremanak estutzeaz gain, trantsizio ekologikoaren erronkan estrategikoa izanen da.

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika