Hendaiako 28. Antzerkiaren Maiatza aurkeztu zuten atzo Mendi Zolan kulturgunean. Bertan, Varietes zinemagela, Gaztelu Zahar pilotaleku aldameneko aparkaleku eta berdegunean ezarriko duten xapitoa, eta herriko Intzura edo Orio auzoetako kaleetara antzerkia eramango dute astebetez. Aurtengoan, 16 antzerki talde eta 29 emanaldi taularatuko dituzte, eta hainbat erakusketa eta antzerki tailer eskainiko dituzte.
Antoaltzaileen artean, Chimers Antzerki taldea dugu, eta bertako kidea den Maddalen Estekandik maiaztaren 23tik 27ra bitartean egongo den eskaintzari buruz zenbait xehetasun eman dizkigu.
Chimer antzerki taldeak, antzerki tailerrak antolatuko ditu 4 eurotan, eta Sokoburuko Mendi Zolan kulturguneko emanaldietarako 12 euroko sartzeak ordaindu beharko dira. Gainontzeko antzezlanetarako, aldiz, dohakoak izango dira.
Eta urtero bezala, alde soziala ere ez dute alboratuko. Nid Marin eta Opitale Marineko gaixoentzako eta Aizpean zahar etxean emanaldi bereziak eskainiko baitituzte
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek