Podcast

280 migratzaileri muga "ilegalki" gurutzatzen lagundu dituen mugalari bat atxilotu dute Hendaian (2021-05-14 14:03:21)

280 migratzaileri muga "ilegalki" gurutzatzen lagundu dituen mugalari bat atxilotu dute Hendaian

Migrante gehienak Gurutze Gorriak Arretxe Gainan kudeatzen duen harrera zentroaren atarian jasotzen zituen. Eta bere auto partikularrean Hendaiara eramaten zituen, Santiago eta Pausuko zubietan polizia frantsesak indarrean dituen kontrolak gaindituz. Espainiako eta Frantziako poliziek elkarlanean eramandako ikerketa baten ondorioz atxilotu zuten maiatzaren 1ean. Eta epaitu ondotik, dagoeneko Baiona espetxean urtebeteko kartzela zigorra betetzen hasi da. Aske geratuko denean hiru urtez debekatua izango du frantses Estatuan sartzea.

Ikerketa polizialaren arabera, mugalaria senegaldar jatorrikoa zen, baina Irunen bizi zen. Eta jarduera honi esker 28.000 euro poltsikoratu ditu, migrante bakoitzari 100 euro eskatzen baitzizkion muga gurutzatzen laguntzeagatik.

Irungo Harrera Sareak azken hilabeteotan Antxeta Irratian ohartarazi duen bezala, mugen itxierak "mafiak eta egoera probesten duten pasanteen jarduera" ahalbidetzen du. Gurutze Gorriaren aterpetxera egunero hurbiltzen diren Harrera Sareko kideek ongi dakite hau horrela dela. Beraiekin hitzegin dugu.

Manifestaldia maiatzaren 29an 

Anartean, Irungo Harrera Sareak eskualdeko manifestaldia deitu du heldu den maiatzaren 29an arratsaldeko 17:00etan. Cimade, Etorkinekin, Diakite eta Bizi erakundeekin batera, "Euskal Herria, Harrera Herria. Inor ez da ilegala" lelopean bi zutabeko manifestaldia egingo dute. Bata Irungo udaletxetik eta bestea Hendaiako herriko etxetik abiatuta mugan elkartzeko helburuarekin.

Manifestaldiaren deialdia ahal bezain bat zabaltzeko, Harrera Sareak Euskal Herria Harrera Herria edota Inor ez da ilegala leloekin argazki bat egin eta Instagram edo Facebook-en argitaratzea eskatu dute, Harrera Sarea etiketatuz. 

Azken berriak

Mobilizazioa Hendaia bizikletentzako hiri egokitua izan dadin

Trikitixa ikasi nahi duenak, badu non

Euskararen eta kulturaren arnasgunea lau haizetara

Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kril arloko lankidetza hitzarmena berritu dute

Abian da 'Uda Gazte' programa

'Bideak' dokumentalaren proiekzioa Baleak elkartearen bidez

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika