Podcast

36ko estatu kolpearen ondoko urteetan Bidasoaldean izandako espioitza zerbitzurako 'Komandantzia' aztergai du Kepa Ordoki elkarte memorialistak

Peli Lekuona Arruabarrena, Kepa Ordoki Elkarteko memorialistako kidea


36ko estatu kolpearen ondoko urteetan Bidasoaldean izandako espioitza zerbitzurako 'Komandantzia' aztergai du Kepa Ordoki elkarte memorialistak

Bidasoa ibaiak historian zehar ikusi dituenak kontatzerik izango balu, beharbada, gogora ekarriko lituzke 1936ko estatu kolpearen ondorioz eman eta isilean mantendu diren gure historiaren hainbat pasarte. Erbesteratuak, faxisten zerbitzu sekretuak, espioitza eta sabotaiak, eta kontrol politiko eta ideologikoetan oinarrituta pertsonen sailkapenak. Bidasoako Komandantzia Militarrak zeresan handia izan zuen urte haietan, propaganda aparatu frankista ez ezik, Alemaniako nazien eta Italiako faxisten presentzia gure eskualdean erabatekoa zenekoan.

Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak 'Komandantzia' izeneko aldizkari monografikoa plazaratu berri du, hain justu, honi guztiari argia ekartzeko. Aldizkariaren aurkezpen publikoa egingo dute ekainaren 2an (19:00etan) Irungo CBA udal liburutegian. Baina aurretik, elkarte memorialista hontako Peli Lekuona Arruabarrenarekin interesatu gara artigalpen eta ikerketa berriari buruz.

https://kepaordokimhb.eus/komandantzia/

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika