Podcast

85 urte geroago aurpegia jarri diete Pikoketan fusilatutako Mertxe Lopez-i eta Pilar Valles-i (2021-11-29 14:20:16)

Aitzol Arroyo, Memoria Historikoko udal teknikaria


85 urte geroago aurpegia jarri diete Pikoketan fusilatutako Mertxe Lopez-i eta Pilar Valles-i

Irungo Udaleko Memoria Historikoaren arloak Mertxe Lopez Cotarelo (16 urte) eta Pilar Valles Bikuñari (18 urte) aurpegia jarri diete. 1936ko estatu kolpearen ondoko Pikoketako batailan fusilatuak izan eta 85 urte ondoren, faxistek han fusilatutako 13 milizianoetatik emakume bakarrak (Gazte Komunistak) izan zirenekin justizia egiteko bidean urrats bat gehiago eman dute horrela. Izan ere, memoria, justizia eta erreparazioa helburu duen Memoria Historikoaren arlotik daramaten ikerketari esker, haien argazki bat identifikatu ahal izan dute Herri Katalanetan garai hartan «Euzkadi en Catalunya» aldizkarian argitaratutakoa. Argazkia ezezaguna zen, eta bi irundar gazte hauei aurpegia jartzeko balio izan du. Aitzol Arroyo, Irungo Udaleko Memoria Historikoaren teknikariak egin du aurkikuntza, eta «herritarrekin partekatu beharra» sentitu dutela aitortu du.

Bestalde, irailan ateak zabaldu zituen Memoria Historikoaren Bulegoak herritarren testigantzak biltzen jarraitzen du. Orain artean dozena bat pertsona hurbildu dira, eta denei irekia dago, eta HAZ-SAC bulegoaren bitartez hartu daiteke hitzordua. «Izan norbere senide bati buruz ikerketan laguntzeko, izan testigantzak edo etxean gordeak euki daitezkeen artxiboak partekatzeko» aukera paregabea eskaintzen duela nabarmentzen dute.

Zentzu honetan, azken urteetan egindako lanari esker, dagoeneko 1939-1945 urtealdian errepresaliatutako 3.100 irundar zerrendatuak dituzte.

 

Azken berriak

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika