Podcast

Abdoulay Koulibaly adin txikikoa Bidasoan ito zela hilabete, eta gorpua oraindik ere aberriratu gabe (2021-09-07 12:08:52)

Abdoulay Koulibaly adin txikikoa Bidasoan ito zela hilabete, eta gorpua oraindik ere aberriratu gabe

Bidasoa ibaia bilakatu den muga zorrotza gainditu nahian Irunera heldu izan den migrante kopurua nabarmen apaldu da udan. Eusko Jaurlaritzak iragarritakoaren kontra, 500 lagun inguru lagundu zituen Irungo Harrera Sareak uztailan, eta 250-300 bat zenbatu dituzte abuztuan. Kanariar Irletatik penintsulara, aldiz, migratzaileak sartzen ari direla ongi dakite bolondresek. Eta berandu baino lehen helduko direlakoan daude.

Abdoulay Koulibalyren gorpua  

Anartean, Eusko Jaurlaritzak errandakoaren kontra, astero uzten ditu Gurutze Gorriak zenbait migratzaile kale gorrian lo egiten, behar baldintzak betetzen ez dituztelako. Eta abuztuaren 8an Bidasoa ibaian itotako 17 urteko Abdoulay Coulibaly gaztearen aferak sortutako zalaparta guztiaren ondotik, dena berdin jarraitzen duela salatzen du Harrera Sareak. Are gehiago, bihar hilabetea beteko da gaztea hil zela. Eta agintariek oraindik ere ez dute erabaki bere gorpuarekin zer egin. Josune Mendigutxiak, Harrera Sareko kideak dio agintariek "itxurakeri hutsa egin dutela, gizajoarengatik pena adieraziz, baina ez dute neurririk hartu berriz gerta ez dadin". Are gehiago, zerbait egin zezaketela leporatu die: "bere gorpua aberriratzea ordaindu zezaketen, guk 7.000 euro bildu ditugu beste kolektibo batzuen laguntzarekin, baina hilabetea pasa da, eta gorpua non dagoen ere ez digute jakinarazi", salatu du.

Irungo Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, David Nuñok joan den astean esan zuen, Udala prest dela gastuetan laguntzeko hala behar izanez gero. Baina adin txikikoaren gorpuaren aberriratzearen erabakia goragoko administrazioen esku dagoela. 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika