Heldu den urriaren 10ean 200 urte beteko dira Agosti Xaho sortu zenetik. Bat baino gehiago dira aukera hori erabili dutenak Xaho nor izan zen eta haren garrantziak gogoratzeko. Horien artean sar daiteke Xabier Zabaltzak idatzi berri duen liburuaren aurkezpena, "Agosti Xaho Aintzindari bakartia 1811-1858".
Atzo, Urriak 4, egin zuten ekitaldi ofiziala Hendaiako Abadia gazteluan, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Arnaud Villeneuve Atharratzeko auzapeza eta hainbat aditu elkarturik.
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"