Podcast

Ander Errazkian, Pirinioetako bidea (2021-07-02 05:52:54)

Ander Errazkin, Hamaika Gara (2021-07-02 05:50:36)

Aiako Harria, erreferendumaren alde EHa eta Katalunya lotuko dituen ‘Pirinioetako Bidea’-ren lehen harria

Udaberrian erreferendumaren aldeko sinadura bilketa abiatu eta gero, Gure Eskuk uztailaren 3an borobilduko du ikasturtea, ‘Hamaika Gara’ dinamikaren Bilboko ekitaldi nazionalarekin (xehetasunak https://hamaikagara.eus/uztailak-3/). Irundar guztiak parte hartzera animatu nahi izan ditu bertako Gure Eskuk. Eta Bilbora joatekoak direnei konpromiso txartela eros dezatela eskatu diete. “Ekimena finatzatzen laguntzeko eta zenbat izango garen jakiteko” baliagarria izango dela nabarmendu du Ander Errazkinek, Irungo Gure Eskuko kideak. 

Erreferenduma Pirinioetan gaindi

Baina atsedenik hartu gabe, herri katalanetako ANC eta FEEC gizarte erakundeekin batera ‘Pirinioetako Bidea’-ren lehen urratsa emango dute uztailaren 10ean. Ekitaldi bana antolatu dituzte Euskal Herrian eta Katalunyan egun horretarako. “2022ko udarako aurreikusita dagoen mobilizazio handi honen helburu politikoak aurkeztuko ditugu”, azaldu du Ander Errazkinek. Lehen hitzordu gisa, Euskal Herrian Aiako Harria hautatu dute sinbolismo handiko ekimen honetarako. Uztailaren 10ean gaueko 22:00ak aldean mendia argiztatzeko 500 lagunetik gora bildu nahi dituzte Irunen. Halere, 17:00etatik aurrera animazioak izango dira, eta 19:00etan Elurretxeko aparkalekuan hitzordua luzatu dute abiapuntu gisa. Ekimen beretsua egingo dute Herri Katalanetan aldi berean, Pedraforca mendi enblematikoan.

Gure Eskuk oroitarazi duenez, ekimena ondo atera dadin izena ematea garrantzitsua da. Izan ere, 5 euro balio du, antolaketa gastuak estaltzeko eta partehartzaile orori mendi aseguru bat eskainiko zaiolako. Bestalde, mendira egun argiz igoko bada ere, ekimena ilundu ondotik bukatuko da. Eta beraz, eskuargiak eta buruan jartzeko frontalak eramatea gomendatu dute menditik segurutasunez jeisteko.

Ekimen honetarako kamiseta berezia erostera ere animatu dute.

Xehetasunak gedirun@gmail.com 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika