Ainarak dokumentala proiektatuko dute bihar Iruritako Gizarte Bilgunean

Baztanen aitzinera eramaten ari diren Zinema Zikloaren barrenean, Baztango Kultura Zerbitzuak Ainarak dokumentalaren emanaldia antolatu du Iruritako Gizarte Bilgunean, bihar, martxoaren 17an, 19:00etan.

Filmak 77 minutuko iraupena du eta hau da bere sinopsia: Anne Etchegoyen abeslariaren eskutik, dokumentalaren egileek hegoaldeko Pirinioetatik Maulera milaka emakume nafar eta aragoiarrek 1870 eta 1940 bitarteko urtetan egindako bideari heldu zioten. Ainarak, hegaztiekin duten antzagatik hala deituak, neguero joaten ziren abarken industrian lan egitera. Udaberrian etxera itzultzen ziren, bertako ekonomiari laguntzeko, beren familia eratzeko eta bizitza berri bati ekiteko. Denboran, geografian eta inguruabar historiko eta pertsonaletan zeharreko bidaia bat kontatzen da hemen, artxibo, dokumentu, argazki eta elkarrizketen bidez azaldua.

Azken berriak

Nafarroako Parlamentuan Bidasoaldeko migrazioaren errealitatea azalduko du Irungo Harrera Sareak

Bizikletaz mugitzea Hendaian oraino arriskutsua dela salatu dute

Mobilizazioetan etenik ez... zentsura mozioak Gobernua eta Erretreta Erreforma desegingo ote duen esperoan

Pentsioen defentsaren borrokan jarraitzeko indarturik itzuli dira Bilbotik

Hondartzako kirol-eremua udalaren eskuduntza izan dadin negoziatzen ari da EAJ Madrilen

LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideei buruz hausnartzeko hitzordu bana hilero



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika