Podcast

aire garbiak bira nazan zero errausketa

aire garbiak bira nazan zero errausketa

aire garbiak bira nazan zero errausketa

Aire garbiak bira nazan, Zero Errausketa

Bost mila lagun inguru bildu ziren atzo Donostiako Zurriola hondartzan, “Aire garbiak bira nazan. Zero Errausketa” lelopean, hondakinen arazoaren aitzinean eredu aldaketa baten aldarrikatzeko. Milaka lagun horien artean ehunka bidasotar izan ziren, bertako hainbat gizarte eta politika arloko eragilek ekimenarekin bat egiteko deialdia egin baitzuten. Euskal Herrian hondakinen gaikako sailkatzea, atez ateko bilketa, berziklatzea eta konpostaren aldeko apostua egin zuten atzo Donostian, Gipuzkoa osotik iritsitako milaka herritarrek. Haien artean gure eskualdeko anitz. Zero Zaborra plataformak nabarmendu duenez, aldaketarako legediak, kontsumo produktuen ekoizleak edo hondakinen tratamendu enpresak ere aintzat hartu behar dira. Hau da, hondakinen luzerako programa bat osatzea proposatzen dute. Aldaketa ez baita goizetik arratsera erdietsiko. Baina errauskailuaren estrategia errefuxatuz gero, Euskal Herria europarrendako eredu izan daitekeela uste dute. “Aire garbiak bira nazan. Zero Errausketa” lelopean, Ainhoa Arrospide, Zero Zaborra plataformako bozeramailea. Hondakinekin zer egin agintariek erabakiko dute Gipuzkoan. Erre ala berrerabili. Hor dago eztabaida. Eta joan den astean Eusko Alderdi Jeltzalea, alderdi sozialista eta alderdi popularra ere, Gipuzkoako Foru Aldundi berriak proposatu duen aterabidearen aurka azaldu badira ere, herriak hartu zuen hitza atzokoan. Donostiko Zurriola hondartzan eta Saguesen 5.000 lagun inguru bildu ziren jai giroan, errausketaren kontra eta hondakinen arazoari aurre egiteko prest. Mosaikoan parte hartu zuten hainbat herritarrekin hitzegin genuen eta ekimenarekin bat egitearen arrazoiak azaldu zizkiguten. Zero Zaborra plataformaren deialdiak, argi utzi du mezua. Hondakinen arazoa denona den heinean, denok parte hartu behar dugu konponbidean. Hala, etxetik kalera, eta kaletik agintariengana jotzea erabaki zuten atzo milaka herritarrek. Eta Ainhoa Arrospideren arabera, arazoari aurre egiteko eredu aldaketa ezinbestekoa da. Gogoratu beharra dago, Europak agindu duela 2020tik goiti ezin izanen dela berziklatu daitekeena erre. Hala, arrazoiak badirelako, atzo Zurriola hondartzan egindako mosaiko sinbolikoan, “itxaropena eta osasuna” hitzak baliatu zituzten hondakinen arazoa denona dela nabarmentzeko. Eta errausketaren ke beltzaren aldean, aire garbia irudikatzeko haize-errota baten irudia osatu zuten.

Azken berriak

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika