Podcast

Aiza elkarteak Hondarribia 'Sormen Hiria' izaten jarrai dezan hausnarketa abiarazi du

Josu Peña, Aizako kidea


Aiza elkarteak Hondarribia 'Sormen Hiria' izaten jarrai dezan hausnarketa abiarazi du

Duela hiru hilabete sortu zenetik herriko eragileen arteko saretzea bultzatzen ari da Aiza Kultur Elkartea. Bereziki kulturgintzak duen egoerarekin kezkaturik daude "sortzaile asko badago ere, bakoitza bere aldetik" dabilelako. Orain artean askotariko gaiak jorratu dituzte. Izan ere, Olagarro elkarteak osasun zerbitzuen egoeraz adituekin solasaldia antolatu zuten estreineko hitzorduan. Eta joan den astean 'Hondarribeer' eta 'Higer-Hondarribia' artisau garagardo ekoizleekin maridaje festa antolatu zuten.

Haatik, euren helburu nagusira lotuko dira datozen asteetan. Zenbait bilkura egin dituzte dagoeneko herriko artista eta artisauekin. Eta ekainaren 15ean (asteazkena) 19:00etan mahaingurua antolatu dute 'Hondarribia Sormen Hiria' ekimena abiarazteko. "Dozena bat sortzaile bilduko dira bertan, baina interesa duen herritar orori irekia da", dio Josu Peñak, Aizako kideak. Hondarribiko kulturgintza dinamizatzeko asmoz, kultur-sormen eta adierazpenerako herriak dituen espazio aski ote dagoen aztertu eta hausnartzeko helburua baitute. "Denen ekarpenak ongi etorriak izango dira, garai batean Alde Zaharrean eta herrian zeuden arte galeria, artisau eta artearen giro emankor hura berreskuratzeko zer behar den hausnartu nahi dugu eta", argitu du Peñak.

Mahaingurua Kultur Etxeko 103. gelan izango da, hilaren 15ean 19:00etan.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika