Ostiral honetan bilkura publikoa eginen dute Mugerren, Haiz Ondoan aretoan, gaueko 20.00etan, CADEk antolatuta. Bilkuraren baitan gazteen parte hartzea bultzatuko duen hitz hartzea izanen da. "Bilkura horretan AHTren kontrako borrokan gazteen parte hartzearen aurkezpena izanen da", azaldu du Richard Lapeguek.
Tren kopuruaren murrizketa eta ordutegi aldetik aldaketa handiak ekarriko dituen arramoldatze plan hori auzian jarri du CADEk tren langileen sindikatuek eginiko salaketekin bat eginez.
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"