Podcast

‘Alkartasuna Eguna’ Urruñan ospatuko dute igandean

Maider Otamendi, Eusko Alkartasunako antolakuntza idazkaria


‘Alkartasuna Eguna’ Urruñan ospatuko dute igandean

Eusko Alkartasunak 'Mugarik gabeko alkartasuna' lemapean burutuko du bere eguna. Ohiko ekitaldi politikoarekin batera, migratzaileek Bidasoa ibaiaren bi aldeetan jasaten dituzten giza eskubideen urraketak salatu nahi ditu.

Eusko Alkartasunak alderdiaren urteroko jaia berreskuratu du aurten pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren. 2019az geroztik ez du ‘Alkartasuna Eguna’ ospatzerik izan, eta aurtengoan ekitaldi politikoa helburu solidario batekin uztartuko du. Izan ere, 'Mugarik gabeko alkartasuna' lemapean ospatuko dute migratzaileek Bidasoa ibaiaren bi aldeetan jasaten dituzten giza eskubideen urraketak salatzeko. Maider Otamendi, Eusko Alkartasunako antolakuntza idazkariak aipatu digunez, eskualdeko harrera sareekin harreman zuzena duten alderdikideak daudela probestu dute Urruñan antolatzeko.

Hala, ekitaldi politikoarekin batera, Harrera Elkartearen aldeko herri-bazkari solidarioa ere antolatu dute. Ondoren, Niko Etxart eta Anje Duhalderen doako kontzertuak izango dira bertan. Halaber, azken urteetan hil diren afiliatuak omenduko dituztela, bereziki, Philippe Duluc, Iparraldeko militante abertzalea. 

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika