16 mar, 2023
Ander Izagirre kazetari eta idazleak bere azken lana aurkeztuko du bihar, martxoaren 17an, Berako Liburutegian. Vuelta al país de Elkano da liburuaren izenburua eta solasaldian lanean kontatzen duenaren inguruan arituko da irakurleekin. Hitzordua 18:00etan izanen da, eta jakinarazi dutenez, obra irakurri nahi dutenek liburutegian izanen dute eskuragarri.