Podcast

antxetaren eskutik dator uhinbak euskal irratien s

Antxetaren eskutik dator Uhinbak, euskal irratien sakelako aplikazioa

Ostiral goizean aurkeztu zuten, Iruñean, Uhinbak proiektua, euskal irratien sakelako aplikazioa. Antxeta irratiak garatu du, Berria Bekan jasotako diru laguntzarekin. Antxetaz gain, Berria Fundaziotik diru laguntza jaso duten Irati eta Txindurri irratietako ordezkariak izan ziren aurkezpenean, baita Joanmari Larrarte Berria Taldeko kontseilari ordezkaria ere. Euskaraz emititzen duten irratiak sakelako telefonoan entzuteko aplikazioa da Uhinbak, eta lehen urrats honetan hamar irrati entzun daitezke: Txolarre, Hala Bedi, Ttan Ttakun, Bilbo Hiria, Xorroxin, Euskalerria, Xiberoko Botza, Euskal Irratiak, Bizkaia eta Antxeta. Uhinbak aplikazioak eskaintzen dituen zerbitzuak baliatzeko sakelako telefonoa (multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoena —Android/Iphone—, eta Internet konexioa behar dira.

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika