Podcast

Aragorputzek Ekonomia Feminista Eskola aurkeztuko du ortzirale honetan Beran

Enara, Aragorputz elkarteko kidea


Aragorputzek Ekonomia Feminista Eskola aurkeztuko du ortzirale honetan Beran

Bortziriak, Baztan eta Malerrekan Ekonomia Feminista Eskola martxan paratu nahi dute eta horretarako, ekimenaren aurkezpena eginen dute ortzirale honetan, irailak 23, Berako Beralandeta aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Aragorputzek bideratuko duen jarduera azalduko dute, landuko dituzten kontzeptuak argitu eta saioen dinamika jakinaraziko dute. 

Ekonomia Feminista Eskola sortzeko saioak azaroaren 5 eta 19an eta abenduaren 17an ospatuko dira. Saio horietan ekimenaren lehen bi moduloak landuko dituzte eta egun osoko jarduerak izanen dira. Tartean, atsedenaldi bat eginen dute bazkaltzeko eta, Enara Aragorputz elkarteko kideak aipatu duenez, momentu hori aprobetxatuko dute partaideen artean hain garrantzitsuak izanen diren “harremanak sustatzeko”.

Enarak gaineratu du saioak “partehartzaileak” izanen direla eta “taldeko kideen bizipenetik abiatuko direla kontzeptuak argitu eta barneratzeko”. Ohikoa ez den formatu honek ekonomia arloan lantzen diren kontzeptu handiak publiko orokorrera hurbiltzeko balioko du, eta euren egunerokotasunean agertzen diren ideak direla ohartarazteko. Honek guztiak gizartearen aldaketa beharrezkoa dela argitu nahi du eta guztion artean eman behar den prozesua dela.

Jarduera lekuaren eta partaideen errealitatera egokituko dela ere azaldu du Enarak eta horretarako, oso baliagarria izanen zaiela Beran ospatuko den aurkezpena. Izan ere, bertan jasoko dituzte interesatuak dauden emakumeen* lehen inpresioak eta taldearen aniztasuna ere kontuan hartuko dute.

Saioetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izanen da eta dagoeneko epea irekita dago. Hori egiteko, edota informazio gehiago eskatzeko, elkarteak info@aragorputz.eus helbide elektronikoa jarri du eskuragarri.

Azken berriak

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da

Larreaundi-Olaberriako auzo bizi-giroa indartzeko eginahaletan

HAPOa onartu arte baserritarrek aroaren baitan jarraitu beharko dute azoka egunetan

Ehun hitzetan izua sortzeko deia luzatu du Blagan-ek

Amute-Kosta auzo elkartea ez dago konforme errepide zaharraren proiektuarekin



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika