Komunikazio feminista lantzen ari garen honetan, Aitziber Zapirain Antxeta Irratiko kazetariak irrati komunitarioaren esperientzia azaltzen digu. Argi utziz bere ustez inprobisazioak kalte egiten diola komunikazio egokiari. Beti ere, bere ustetan eta irragitintzari loturik.
Euskal Herria bere osotasunean lantzen duen hedabide idatzi bateko langilea da Jenofa Berokoirigoin Erredakzioa Gipuzkoan du komunikabideak ,bera ordea Baxe Nafartarra da. Informazioaren lanketa eta albistearen idazketa nola lantzen dituen kontatu digu, kasu honetan ere, Bidasoaren bi aldeetan ezberdina baita egoera. Euskal Herri ekialdea atzeratuagoa dago komunikazio feministaren gaiarekin, mendebaldea baino. Hala ere bada zer ikasia eta non arreta jarri.
Zer hartu behar da kontutan komunikazio egokia burutzeko? Hori bera da Amelia Barquini luzatu diogun lehen galdera. Izan ere, hizkuntzaren erabileran inguruan etengabe gogoetatzen duen emakume adituarekin, 3 podcsat grabatu ditugu orotara. Hauxe duzue lehena.