Podcast

Argiak itzali eta elektriken gehiegikerien kontrako borroka piztutzeko deia egin du EH Bilduk (2021-10-07 13:47:33)

Argiak itzali eta elektriken gehiegikerien kontrako borroka piztutzeko deia egin du EH Bilduk

Espainiar Estatuko argindarraren prezioak marka historiko guztiak enegarren aldiz birrindu, eta urriak 7 dituen honetan KW 300 euroen muga gainditu duen egunean, "Deskonektatu elektriketatik!" lelopean, Herri Katalanetan, Galizan eta Hego Euskal Herri osoan, itzalaldi masibo eta kazola-jotze herrikoia egiteko deialdia luzatu dute hainbat eragilek ostirala hontarako. Behe Bidasoa eskualdean, EH Bildu eta Abotsanitz udal taldeek izan ezik, Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua, Erletxea eta Stop Kaleratzeak plataformak ere bat egin dute ekintza sinbolikoarekin.

Urriaren 8an, 22:00etatik 22:30era argindarraren prezioaren etengabeko gorakadaren aurka eta oligopolio elektrikoen iruzurrari erantzuteko, subiranotasun ezaren aurka kexu dira.

Irungo Udalaren borondate eza  

Irunen, iaz 300 famili inguruk jaso zuten Gizarte Zerbitzuetako Laguntza Berezia, argindarra edota gas-horniduraren ordainketari aurre egin ahal izateko. Baina egungo prezioetan, egoera lazgarrienetan diren herritarrei ez ezik, etxe guztien patrikak estutzen ditu argindarraren prezioak.

Horregatik ere, EH Bilduk mozio bat aurkeztu zuen joan den iraileko udalbatzan, baina PSE-Elgarrekin Ahal Dugu udal gobernu koalizioak atzera bota zuen. Irundar oro hunkitzen dituen afera honekin, borondate eskaxa leporatu dio EH Bilduk gobernuari.

Gure eskualdean ere, "zure etxeko edota lokaleko argiak itzaliz, eta zure leihotik edo balkoitik kazola-jotzean parte hartzeko" deia luzatu du EH Bilduk. Bidebatez, deskonektatu.eus weborrian sartu eta manifestuari atxikimendua emateko aukera duzue.

Jokin Melidarekin, Irungo EH Bilduko bozeramailearekin hitz egin dugu. 

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika