Podcast

Koldo Ortega, historiatzailea (2021-06-29 14:19:09)

Pili Goikoetxea, sare konpongilea (2021-06-29 14:16:29)

Arrantzaleen egunean sare konpontzaileak erdigune, eta behin betirako Portu auzoko bihotz-bihotzean ere

San Pedro Eguna, egun handia da arrantzaleentzako Hondarribian. Tradizioak agintzen duen legez, Norberto Emazabel abade nagusi postuan berretsi dute gaur Alde Zaharreko parrokian egindako mezan. Eta ondoren, Done Pedro Itsasgizonen Kofradiako ordezkari eta patroiak Portuko Hermandadera hurbildu dira arraunka bizkarrean.

Baina aurtengoa berezia izan da. Emeki elkarteak Koldo Ortega historiatzailearen laguntzarekin azken urte eta erdian eramandako lanari esker, herriko hainbat txoko bertako emakume ezagunen edota emakume kolektiboen izenekin izendatzea lortu dute. Eta ekainaren 23an udalbatzak ahobatez onartuta, San Pedro egunean Portu auzoko bihotz-bihotzean dagoen Hermandade pareko plazatxoa ‘Sare Konpontzaileen plazatxoa’ izendatu dute. Lehengo eta oraingo saregileak omendu dituzte arrantzaleen egun handian. Done Pedro Itsasgizonen Kofradiak lore-xorta bana eman die bertan bildutako hamabost bat sare konpontzaileekeri. Pili Goikoetxeak hartu du hitza denen izenean. Erretreta hartua du iada, baina 16 urterekin sareak konpontzen hasita, mende erdia eman du lan horretan. “Plazaren izendapena eta omenaldia, guretzako eta arrantzale jubilatu guzientzako ere bada. Oso gogoan ditugu gurekin dagoeneko ez dagozten garai bateko saregileak”, azaldu du Antxeta Irratian hunkiturik.

Herriko parrokoak bedeinkatu du plazatxoa, eta Txomin Sagarzazu alkateak udal talde politiko guztien adostasuna nabarmendu du, herrian sare konpontzaileek betidanik izandu duten eta “arrantza egingo den bitartean” izango duten garrantzia goraipatuz. Koldo Ortega historiatzaileak ere argi du Emeki elkarteak abiatu duen herriko emakumeen izenak kale eta herriko guneak izendatzeko bidea hasi besterik ez dela egin. Baina saregileen kasuan, “emakume kolektibo bat den heinean” herriko ondare inmateriala balioan ezarri eta zaintzeko urratsa ere badela nabarmendu du: “Bada garaia ondare edo patrimonioa, matrimonio bilakatzekoa ere. Historia gizonek eta irabazleek idatzi dutelako beti, baina emakume kolektibo hau oinarrizkoa izan da herriko ekonomian”.  

Azken berriak

Herritarraren beharrak erdigunean jartzen jarraitzeko akordioetarako prest agertu da EH Bildu Irunen

Hondarribia beste ikuspegi batetik interpretatzeko Argazki Rallya antolatu dute

Aiako Harria, erreferendumaren alde EHa eta Katalunya lotuko dituen ‘Pirinioetako Bidea’-ren lehen harria

Kontigentzia Plana indartu arren, zenbait migrante kalegorrian jarraituko dutela salatu du Harrera Sareak

Arrantzaleen egunean sare konpontzaileak erdigune, eta behin betirako Portu auzoko bihotz-bihotzean ere

2022an Alardea guztiok batera ospatzeko, etenaldia hausnarketarako probestea eskatu du EH Bilduk

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika