Podcast

Arrantzaleen koxtera kanpaina kolokan jarriko du gasoilaren prezioak

Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidentea


Arrantzaleen koxtera kanpaina kolokan jarriko du gasoilaren prezioak

Urtebetean ia hirukoiztu egin da arrantzontziak mugitzeko behar den gasoilerako aurrekontua. Ukrainako gerlak eragindako erregaien prezioen azken gorakada berdel eta antxuaren kanpaina bete-betean harrapatu ditu arrantzaleak, eta koxtera nekez izango da errentagarri haien esanetan. Dagoeneko Eusko Jaurlaritza eta Espainiar Gobernuari dirulaguntzak kalteordainetan galdegin dizkiete erantzunik jaso gabe. Baina egoerak luzaz iraunez gero, laguntzak beharrezkoak izango direla nabarmendu du Eugenio Elduayenek, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak. "Halere, sektore asko egongo dira egoera berean", aitortzen du. Hondarribiko kaian, adibidez, 29 baxurako ontzietako bakoitzak, urtero 190.000 litro xahutzen ditu batez bestean.

Gastu handienetakoa dute, eta euren gain hartu behar dute. Elduayenek dioenez, "erregaiarena beti da arazo bat, merkeago ala garestiago, arrantzatutakoa gero ez delako subastaren prezioan aplikatzen". Halere, oraindik kanpaina hasieran egindako erregai erosketarekin ari dira, baina agortu orduko oraingo prezioetan lan egin beharko dute. Horrexeagatik ere, ez dute oraindik kanpaina bertan behera uzteko aukera aztertu ere egin. "Kanpaina betean gaude, baina gasoilaren prezioen arazoa bi aste gehiago luzatuko bada, biltzarrak egiten hasi beharko ditugu eta erabakiak hartu". Ez dute deus baztertzen, prezio hauek ezin dituztelako luzaz jasan.

 

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika