Podcast

Arretxegainako aterpetxearen parean akanpatu du Irungo Harrera Sareak (2020-11-16 11:55:17)

Arretxegainako aterpetxearen parean akanpatu du Irungo Harrera Sareak

Hegoaldean etxeratze agindua gaueko 22:00etan indarrean bada ere, migranteak kale gorrian lo egitera behartuak direla salatu dute. Gurutze Gorriak baldintza zorrotzak ezartzen dituelako aterpetxean sartzeko.

Harrera Sareko kideekin mintzatu zen ostiraleko ekintza hortan Koldo Nausia lankidea. Eta erran ziotenez, frantses estatura sartu eta kanporatuak izan diren dublinatuak ez dituzte berriz onartzen, ezta espainiar Estatuan sei hilabete baino gehiago daramatzatenak ere.

Datozen egunetan, gainezka dagoen Kanariar Irletatik Euskal Herrira 500 migrante bideratuko dituztenez, egoera honekin kezkaturik agertu da Harrera Sarea.

Bertako Josunek esplikatu digunez, iada ostegunean bi emakume gaztek San Juan plazako bankuetan lo egin behar izan zuten.   

Azken berriak

OarsoBidasoaldeko ELA sindikatuak deituta Irungo Iparralde etorbideko STRADIVARIUS dendako langileek eserialdia egin dute

Hendaia, Urruña eta Biriatun, gaurtik goiti Gobernuak ez esentzialak bezala ulertzen dituen komertzio txikiek ateak berrideki dituzte

Udal gobernuak gogor erantzun dio oposizio osoari

"Ez dok hiru" emanaldia eskeiniko du Tartean Teatroak igandean Beran

Europak hirietan etxebizitza bakoitzeko minimoki zuhaitz bana landatu behar dela dio. Eta gure eskualdean ez da hala gertatzen

Espainiako poliziaren Geo talde bat Irunen aurkitzen da Hendaiako muga zeharkatu nahi duten migranteak kontrolatzeko

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika