Podcast

Arte eszenikoek hartuko dituzte Hendaiako karrikak lau egunez

Aurelie Pousset, Hendaiako kultur arloko zuzendaria


Arte eszenikoek hartuko dituzte Hendaiako karrikak lau egunez

Antzerkiaren Maiatza festibalak bere 37. edizioa egiten du aurten. Eta usaian bezala, arte eszenikoak plazara aterako ditu. Maiatzaren 19tik 22ra orotara 25 konpainia profesionalen eskutik, antzerkia, dantza, zirko eta musika, disziplina desberdinek izanen dute leku Hendaiako hainbat txokotan 40 emanaldi proposatuz.

Azken bi urteak pandemia dela eta bereziak izan baziren, bere ohiko formatura itzuliko da. Aurélie Pousset Hendaiako herriko etxeko kultur arloko zuzendariak azaldu digunez, Gazteluzaharren ez ezik, Harri-Xabaleta, Orio eta Kaneta auzoetara ere hurbilduko da festibala. Baita Hendaiako zahar etxera edota Marin ospitalera ere.

Besteak beste, Elirale konpainiaren "O" ikuskizuna, Hecho en Casa taldearen "Blanche", Le Petit Theatre de Pain konpainiaren "Le grand bancal", edo Ziomara Hormaetxeren "Ahotsak" dantza ikusgarriaz gozatzeko parada izango da.

Ikuskizunak Hendaiako txoko desberdinetan emango direnez, autobus zerbitzu bereziak antolatu dituzte festibala denboran bertaratzeko. Xehetasun guziak www.hendaye-culture.fr webgunean aurkituko dituzue.


 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika