Podcast

Astebetean lau ebakuntza jasan dituen Ibrahim kale gorrian utzi izana leporatu dio Harrera Sareak Gurutze Gorriari (2021-09-13 14:31:05)

Astebetean lau ebakuntza jasan dituen Ibrahim kale gorrian utzi izana leporatu dio Harrera Sareak Gurutze Gorriari

Lehengo lepotik burua jarraitzen du Gurutze Gorriak Irunen. Hainbatetan salatu du Irungo Harrera Sareak irizpideak ez betetzeagatik Hilanderas kaleko Arretxegainako aterpetxean onartuak ez diren migranteen kasuak.

Baina erakunde humanitarioa izanik ere, joan den astean kale gorrian utzi zuen Ibrahim izeneko migrante baten kasua bereziki lazgarria izan da. Harrera Sareak salatu duenez, osasunez larri iritsi zen Irunera irailaren 3an. “Zazpi ordu zutik eman zituen trenean Madrildik Irunera ezin zuelako eseri”, dio Josune Mendigutxiak, Harrera Sareko kideak. Aldiz, Harrera Sareak artatu behar izan zuen, Bidasoko ospitalera eramanez, Gurutze Gorriko Arretxegainan ez zutelako lagundu nahi izan.

Lau ebakuntza egin behar izan dizkiote astebetean, eta post-operatorioaren atsedenerako ere, ez dute ArretxeGainako aterpetxean onartu, Bidasoko ospitalean baldintza horrekin alta eman zioten arren: “Bi gau kalean egin behar izan ditu, aurkitu dugun arte”. Ospitaleko profesionalen jarrera eta eskainitako laguntza goraipatu du bolondresen sareak.

Aldiz, Udalaren eskumenekoa den Zubia zentroan aurkitzen da orain. Eta bertan 24 ordu egunean pasatzerik ez duenez, kalean ere eman ditu egunero hainbat ordu. Gainera, Harrera Sareak helarazi behar izan dizkio botikak eta oinazea arintzekoak. 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika