Podcast

Sonia Herce, tokiko dendaria 'Braderie' ekimenaren inguruan (2021-03-17 11:48:41)

NOGEN taldea disko berriaz (2021-03-17 11:45:39)

Asteburu kultural aberatsa proposatzen du Hondarribiak zubirako

Kontzertuei begira, ostiralean 'Joseba B Lenoir Gang'en kontzertua izango badugu Hondarribiko Itsas Etxean, hurrengo egunean, larunbatean NOGEN taldeak zuzenekoa eskeiniko digu 19:00etan. Maia Muruagak Nogen taldearen «Under Alt» disko berriaren nondik norakoak bildu dizkigu. Sarrerak 10 eurotan dira (18 urtetik beherakoentzat 4 eurotan).

Bestalde, igandean, 'Ez Dok Ero' antzezlana taularatuko du @TARTEANteatroa konpainiak, 19:00etan Itsas Etxean. Eta Antxeta Irratian bi sarrera oparituko ditugu ostiraleko Iparrorratza saioan.

Herriko dendariak kaleetara 

Kultur agendatik haratago, Hondarribiko Amuitz merkatarien elkarteko 25 dendarik indarrak bildu dituzte, neguari azken agurra emateko. Pandemiak eragindako salmenta apalen ondorioak arindu nahian Kale Azoka (#Braderie) antolatu dute martxoaren 19tik 21era Portuan. Sonia Herce, Amuitz elkarteko kidearekin hitzegin dugu.

 

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika