Podcast

Atzerritar gutxiago, baina 2019ko bisitari kopuruetatik hurbil (2021-09-07 12:04:27)

Atzerritar gutxiago, baina 2019ko bisitari kopuruetatik hurbil

Uztailan eta abuztuan Hondarribiko eta Irungo hotelen okupazioa %93koa izan da. Bidasoa Bizirik-eko Turismo departamenduak plazaratu dituen datuen arabera, 2019ko bisitari kopuruak ez dira osoki berreskuratu. Baina iazkoarekin alderatuta, bereziki Hondarribian datu onak izan dira. Irungo eta Hondarribiko hiru turismo bulegoak aintzat hartuta, 29.804 bisitari jaso dituzte udako bi hilabeteotan, iaz baino 7.500 gehiago, %35eko emendioarekin. Halere, herriz-herri aztertuta, Irungo Luis Marianoko turismo bulegoan iazko 2.788 bisitariak baino 500 gutxiago izan dira aurten. Halere, Oiasso Erromatar Museoaren kasuan, 3.000 bisitari gehiago jaso dituzte (6.600), Dies Oiassoni Jaialdia kontuan hartzen ez bada, 2014az geroztik udako daturik onena.

Hondarribia apartekoa.  

Hondarribian, aldiz, iaz baino 8.000 turista gehiago jaso dituzte. Arma Plazakoak (EAEko turismo bulegorik bisitatuena Donostia, Bilbo eta Gasteiz hiriburuen ondotik) 22.000 baino gehiago errezibitu dituen bitartean, Portuko eliza parean dagoen bulegoan, 5.000 lagun izan dira, 2020ean baino %5 gehiago.

Turismoaren sektorea berreskuratu egin dela dirudi, baina pandemiaren murrizketa neurriak direla eta, bisitarien jatorria aldatu egin dela esplikatu digu, Hondarribiko Portuko turismo bulegoko teknikariak, Nerea Lemak.

Izan ere, atzerritik iritsitako bisitariak ez dira %20ra heldu aurten. Eta horietarik parte handi bat, ez dute hotel okupazioan bereziki eragin. Hendaia-Hondarribiko txalupari esker egun pasa iritsitakoak izan baitira frantses jatorriko asko. Aldiz, Madril, Herri Katalanak eta Andaluziakoak izan dira espainiar Estatuko bisitarien gehiengoa.

Era berean, dagoeneko iaz sumatu egin zen aldaketa berretsi egin da aurten ere. Pandemiak bisitari profila ez ezik, haien interesak eraldatu ditu. Turismo bulegoetan Aiako Harria eta Jaizkibel mendietan natur jarduerak eta turismo berdea izan dira demandatuenak.  

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika