Atzo hasi ziren Hondarribiko Guadalupeko gotorlekuan 1936ko irailaren 6an fusilatu zituzten bost milizianoen bilaketa lanak

Gerla garaian, gotorlekua babesten ari ziren tropa kolpistak iritsi zirenean, bertan erail zituzten. Aranzadi Zientzi Elkarteak hasi ditu  hondeamakinekin lanean, zenbait astez geo-erradar batekin lurrak aztertu ondotik. Abotsanitz udal taldeak salatu du, Txomin Sagarzazu alkateak zinegotziei indusketa lanak bertatik bertara jarraitzea debekatu egin diela. Indusketa horien emaitzen esperoan, aldiz, Irunen, gerla garaiko fusilatuen hilobien inguruan gogoetatu, eta ondoko frnakismoaren errepresioaren ondorioetaz hausnartzeko erakusketa bat antolatu du Gure Morada elkarte sozio-kulturalak. Aranzadi eta Irungo Nicolas Gerendiain Errepublikar Elkartearen laguntzarekin batera, memoria historikoaren haritik, gerla garaiko hilobien inguruko erakusketa martxoaren 2an estreinatuko dute Irungo Izaga kaleko Gure Moradan. “Hilotzak hobitik ateratzen, duintasunak berreskuratzen” izenburupean, lau hitzaldi proposatuko dituzte ere. Aurrenekoa estreineko egunean, Paco Etxeberria antropologo forensearekin. Gerla garaiko hainbat hilobiren indusketetan lan egin izan duena. Eukene Lopez, erakusketaren antolatzaileetako bat da. Erakusketarekin batera, Irungo Nicolas Gerendiain Errepublikar Elkarteak hitzaldi eta ateraldi xorta bat antolatu dute, Irunen gerra zer izan zen, eta ondoko frankismoaren errepresioak utzitako ondorioak aztertzeko. Ikerketa ez da bururatu. Izan ere, Irungo Nicolas Gerendiain Errepublikar Elkartea “Irungo Errepresioaren Mapa” osatzen ari da, eta oraindik asko dago argitzeko memoria historikoari buruz.

Eukene Lopez antolatzaileetariko batekin hitz egin dugu 

_TXT_ULTIMAS_NOTICIAS

Eta etxez etxeko zaindariak zer?

Odol emariak ez du etenik behar

Decathloneko maskak ospitaleko arnas-gailu

Elorri Manterola Hendaiarra Senegalem konfinaturik

Momentuz ez dituzte Zuhaitzak moztuko

Kalea ere desinfektatu behar da

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika