Podcast

autobus linea berriak maiatzaren 14ean martxan jar

Autobus linea berriak Maiatzaren 14ean martxan jarriko dituzte

Autobusak maiatzaren 14an, heldu den astelehenean martxan jarriko dituztela iragarri zuen atzo Cristina Laborda, Mugikortasunerako zinegotziak. Apirileko eguraldi petralak, Biserako geltoki gune berria asfaltatzeko lanak atzeratu behar izan dituzte, baina dagoeneko, azken ikutuetan ari dira. Hala, Irungo autobusek urteotan jasan izan duten erabiltzaile murrizketari aurre egiteko, Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana jarraituz, autobusen berrantolaketa onartu zuten martxoko udalbatzan. Aldez aurretik, oposizioko udal talde eta auzo elkarteekin eztabaida sakon baten ondoren. Eta orain, astelehenetik aurrera izango diren hiru lineetan aldaketa nagusiak honakoak izango dira. L-1 linean Urdanibia Berriraino luzatzea, Jaizubian bizi direnak hiri-erdiarekin azkarrago lotzeko. L-2 linea sinplifikatu nahi izan dute, eskari gutxiko lekuak kenduz eta Landetxa-Katea auzoa hiri-erdiarekin “zuzenean” lotuz, eta zerbitzua ematen zaie ere Arretxe Ugaldeko eta Arretxe Gaineko industrialdeei. L-3 linean, aldiz, Olaberria eta Artia lotzen duen trazatu bilakatuko da, eta geltokia San Juan plazan edukiko du, hori izango baita, autobus guztien ardatz nagusia. Horretarako, dagoeneko Nafarroa Hiribideko geltokia egokktu eta bikoitza egin dute. Meaka eta LAndetxako Taxi-Busak (SOINUA) 943 633 306 telefonoaren bitartez eskatu beharko dute, gutxienez ordu 1eko aurrerapenarekin; egokitutako taxibus zerbitzuetarako, berriz, egun bat lehenago egin beharko da, 12:00ak baino lehenago. Txartelaren prezioa euro bat izango da (0,69 euro Lurraldbus txartela dutenentzat); 0-4 urte biztrteko umeen kasuan, doan bidaiatu ahalko dira. Landetxa-Ospitale arteko autobus zerbitzuak goizeko 8:15etik 13:15era eskainiko dute Ospitalera joateko, eta Ospitaletik Landetxara itzultzeko goizeko 8:45etik 14:45era, astelehenetik ostiralera bitartean betiere. Meakako Taxi Bus zerbitzuaren, kasuan, aldiz, egunero goiz eta arratsaldez, goizeko 8:00etatik iluntzeko 21:00ak arte martxan egongo da Meakatik San Juan Plazarako zerbitzua, eta San Juanetik Ibarlako Bide Hezkuntzako pistaraino joateko, aldiz, goizez 11:30, 12:30 eta 13:30etan. Eta arratsaldez, 18:30etik 21:30etara, orduro zerbitzu batekin.

Azken berriak

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika