Espainiar estatuko autobideetako abiadura maximoa 120 kilometro ordutik 110era apalduko dute. Aurrezteko-neurri bezala aurkeztu dute eta astelehen huntan, martxoak 7, jarri da martxan. Ez dute zehaztu noiz arte iraungo duen, ipar-afrikako ezegonkortasunak jarraitzen duen bitartean behintzat bai. Orrokorrean jendeak ez du uste gauzak asko aldatuko direnik. Aiert Iriarte autoeskolako jendearekin, gasolindegikoekin eta kaleko jendearekin izan da bere iritziak jasotzeko.
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"