Podcast

Avenida zubian ospatuko da Aberri Eguna (2021-03-31 14:00:19)

Avenida zubian ospatuko da Aberri Eguna

Euskal Herria Batera dinamika jarraituz, Irungo herritar talde batek 2021eko Aberri Eguna ospatzera deitu du. Apirilak 4an, kalejiran irten eta Avenida zubian batzeko delaldia egin dute.

Jardunaldia goizeko 11.15etan hasiko da, Urdanibia plazan. Bertan, abiatuko da Irungo Kaleak zeharkatuko dituen kalejira, 12.15etan Avenida zubira iristeko. Eguneko hiru doinuak, Gernikako arbola, Txoria txori eta Ikusi mendizaleak, abestuko dira Irun eta Hendala batzen diren zubian.

Keinu bat batera

Iazko Aberri Eguna leiho eta balkoletan ospatu zen, hamarnaka argazkiz osaturiko mosalkoa sortuz. Keinuz keinu, bateratasunean ospatu zen jardunaldia. Aurtengo delaldiak xede bera du, kalera irteteko ezberdintasunarekin.

Dinamikaren adierazpenak, globalizazioaren arriskuei aurre egiteko, komunitarismoa indartzea eta Euskal Herria komunitate burujabea bilakatzea, aldarrikatu du: “Lurraldeak eta haien gainean trinkotzen diren komunitateak dira tresnarik egokiena pertsonel bizitza duina eta eskubide berdintasuna bDermatzeko. Nahi genuke Euskal Herria izatea halako komunitate bat, erabakimena eta eskubide politiko guztiak dituena”.

Irungo dinamika

Aberri Eguna heldu arte, Irungo balkoi eta leihoak ¡ikurrin eta nafar banderez apaintzeko deialdia egin du taldeak. Sare sozialen bitartez jardunaldiaren berri emango da, eta “keinu bat batera" lelopeko talde bideoa sortuko da. Parte hartu nahi duen orok, dinamikaren sare sozialetara zein ehbaterairuneni.eus epostara bidal dezake bideo-tartea.

Dani Hernandez, EH Baterako partaidearekin hitz egin dugu.

Azken berriak

'Kutxa bira'-ri ongi etorria eginen zaio gaur arratsaldean Beran

Hendaiak hizkuntza politika definitzeko esperientzia pilotuan aintzindari da

Burua altxatzeko eta erreferenduma irudikatzeko dinamika mobilizatzailea deitu du Gure Eskuk

Pandemiaren oztopo guzien gainetik, ilusioa berpizteko sinadura bilketa abiatzen du Irungo Gure Eskuk larunbatean

"Euskaraz bizi nahi duen herri libre bat" aldarrikatzen duen kutxa hilaren 20ean helduko da Irunera

Hondarribiako Udalak, baserritarrek eta ostalariek indarrak bildu dituzte Bertako Produktuaren V. Astean

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika