Podcast

Alazne Izurain, Artiako Lagunak kolektiboko kidea (2021-04-28 17:40:39)

Jokin Melida, Irungo EH Bilduko bozeramailea (2021-04-28 17:37:01)

Azken Portuko hitzarmena bertan behera uztea eskatu du EH Bilduk

"Gardentasunez eztabaidatu" eta Recondo-Pasquierren "bake soziala" lortu artean geroratu dadila espero du koalizio abertzaleak. Eta ingurumen legediaren kontrako proiektua izan ote daitekeen ere zalantzan jarri du, talde ekologistek egindako salaketaren harira, hezegunea izaki eta ibai bazterrean, eremu babestua delako.

Bestalde, alkateak hitz emana zuen "bake soziala" lortu gabe, akordioa "errodiloa pasaz" onartu nahi duela leporatu diote abertzaleek PSE-Elkarrekin Podemos-Ezker Anitz udal gobernu koalizioari. Izan ere, 40 lanpostuen murrizketa prejubilazio eta kaleratzeekin egiteaz gain, Landetxako lantegira lekuz aldatuko dituzten langileak "kategoria galduta eta soldata urtean 8.000 euro inguru apalduta" egingo dutela salatu du enpresa komiteko Javier Iribarrenek.

"Pelotazo urbanistikoa" ekologisten arabera.

Udalak bere horretan atxikitzen du momentuz akordioaren bozkaketa plenoari begira. Eta bertan langileen ordezkariak ez ezik, Ekologistak Martxan eta Artiako Lagunak elkarteko kideek ere parte hartuko dute. Hitza hartuko dute, Azken Portuko hirigintza-antolamenduko hitzarmenak sorrarazten dituen zalantza legalak nabarmentzeko. Izan ere, egungo lursail industriala eraikigarri izateko birkalifikatu nahi du Udalak, ingurumen babeserako arauen gainetik "pelotazo urbanistikotzat" jo duten 200 etxebizitza eta 245 aparkaleku eraikitzeko. 

Azken berriak

Hendaiako Gure Ikastolak Herri Urratsek utziriko hutsunea betetzen saiatuko da igandean

Kanpotik iritsitakoentzat eta DBHkoentzat udako euskara errefortzua proposatzen du Irungo Udalak muxu truk

Hondarribia '30 hiria' izango da asteartetik aurrera, Irunek 10 urtez egindako bideari jarraiki

Udalaren urte luzeetako dinamikak aldatu eta euskalgintzarekin zubiak eraiki nahi ditu Euskara arloko ordezkari berriak

Irun jasangarriago, erosoago eta berdeago baten alde adostasunetik egiteko deia luzatu du EAJk

Lizar bat gutxiagorekin eta 21 plaza gehiagorekin zabaldu dute Bienabe Artiako aparkaleku berria

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika