Ozta-ozta, baina Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jazinto Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletaren kontrako zigorrari eutsi dio Espainiako Auzitegi Gorenak. Ezker abertzalea bide politiko eta demokratiko hutsen alde lerratzea ekarri zuen eztabaida akuilatu zuten bost lagunek espetxearekin ordaindu beharko dute egindako lana. ETAtik aldentzea ekarri zuen eztabaida hark, eta, logikaren kontrako analisiak eginez, Gorenak berretsi du erakunde armatuaren beraren aginduz bideratu zutela hori.
Elkarretaratzea, Larunbata Maiatzak 12 Elgoibarren, Plaza handitik aterata, 17.00etan.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek