14 mar, 2023
Baztango hegaztiei buruzko informazio gehiago edukitzeko asmoarekin, Baztango Talde Ekosozialak eta Amezti elkarteak bi solasaldi antolatu dituzte martxoaren 18rako eta apirilaren 23rako Elizondon.
Lehen hitzaldia martxoaren 18an, larunbat honetan, izanen da. Txoriekin solasean izeneko ikastaroa emanen du orduan Mikel Olanok, Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologoa eta basozaina. Elizondoko Amezti elkartean eginen dute hitzordua, 10:00etan, eta bi euro ordaindu beharko da bertan parte hartzeko.
Apirilaren 23an berriz, Baztango hegaztien eta kulturaren arteko loturak: begirada ekologikoa izenburua duen ibilaldia eginen dute. Elizondoko plazatik abiatuko dira, 11:00etan, eta Gorka eta Marcos biologoek gidatuko dute irteera.