Podcast

'Beldur Barik' borobilduko dute Irunen A25eko sentsibilizazio kanpaina

Miren Etxebeste, Irungo Udaleko Berdintasun ordezkaria


'Beldur Barik' borobilduko dute Irunen A25eko sentsibilizazio kanpaina

Azaroaren 25 honetan goizeko elgarretaratzeak eta arratsaldean Bidasoko M8 Asanblada Feministak deitu duen eskualdeko manifestazioaren aldarrikapenen ondotik, igandean 'Irun Beldur Barik' gala antolatu dute Amaia Kultur Zentroan.

Irungo Udalak joan den azaroaren 7az geroztik hirian gehien mintzatzen diren bost hizkuntzetan (gaztelera, euskara, frantsesa, errumaniera eta arabiera) martxan duen kanpaina igandean itxiko du. Berdintasun Zerbitzuak antolatutakoak ez ezik, beste elkarte batzuek ere parte hartu dute programan: Bidasoaldeko Elkarte Feminista, Txingudiko Elkarte Feminista, Gaurko Andreak Berdintasunaren Alde, Uxoa, Argoiak, Parean eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak ere.

Azaroaren 25 honetan bertan, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoek deituta ikasgeletan landutako mezuak plazaratzeko ekitaldia egingo dute Zabaltza Plazako kioskoan 11:00etan. Eta ondoren, udal ordezkariek Irungo elkarte feministek eta emakumeen elkarteek deitutako elgarretaratzean bat egingo dute 12:00etan. Bidasoko M8 Asanblada Feministak bere partetik, bidasotar oro deitu ditu arratsaldean egingo duten eskualdeko manifestazioan parte hartzera. 17:30an Hendaiako Errepublika plazatik abiatuko da eta 19:00ak aldera helduko da Irungo epaitegira. Bertan sistema juridikoa ere eredu hetero-patriarkala jarraitzen duela, eta epaileen formakuntza aldarrikatko dute "gaur egun ematen diren ebazpen aldrebesak" salatuz. Ibilbidean ere, emakume migratu eta arrazializatuen eskubideak aldarrikatuko dituzte, Hendaiako Erretentzio Zentroaren aitzinean eta Santiago zubian, frantses poliziaren kontrolaren aurrean.

Hondarribian, aldiz, asanblada feministaren aldarrikapenei herrian ere oihartzun emateko, Martxoak 8 plazan elgarretaratzea deitu dute 18:00etan.

Ekimenei amaiera Amaia KZn

Bestalde, Irungo Udalak puntu morea jarriko du udaletxeko balkoian, eta adierazpen instituzional bat egiteko lanean ari dira udal taldeak. Horrez gainera, hilaren 27an, igandearekin, 2022ko «Irun beldur barik» ikuskizuna antolatu dute. Izen bereko bideo lehiaketaren sariak banatuko dituzte, eta lan onenak proiektatuko dituzte.

Bide batez, tokiko zenbait artista gonbidatu dituzte, artearen bitartez genero indarkeriaren errealitatea irudikatzeko eta pedagogia egiteko helburuarekin. Bertan parte hartuko dute Berdinki Zirkua, Fasus4 musika-taldea, Analya Bellidance, My Dance Studio eta Ostomila Txontxongilo Elkartea. Ekitaldia 18:00etan hasiko da ate zabalik.

Azken berriak

Nafarroako Parlamentuan Bidasoaldeko migrazioaren errealitatea azalduko du Irungo Harrera Sareak

Bizikletaz mugitzea Hendaian oraino arriskutsua dela salatu dute

Mobilizazioetan etenik ez... zentsura mozioak Gobernua eta Erretreta Erreforma desegingo ote duen esperoan

Pentsioen defentsaren borrokan jarraitzeko indarturik itzuli dira Bilbotik

Hondartzako kirol-eremua udalaren eskuduntza izan dadin negoziatzen ari da EAJ Madrilen

LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideei buruz hausnartzeko hitzordu bana hilero



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika