Beran eta Donostia aldean lizentzia bana lortzen saiatuko da Antxeta irratia.

Zer lekutan aurkeztu behar duzue irrati lizentzien lehiaketan eta zergatik? Nafarroan, Beran aurkeztuko gara, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Donostian. Antxeta irratiak frekuentzia legala du Hendaian, baina Irunen egoera ez da legala. Guretzat, garapen natural bat da geografikoki Berara zabaltzea, eta horregatik erabaki dugu bertan aurkeztea. Donostiaren kasuan, azterketa bat egin genuen Itelazpi enpresarekin. Irunen ez dago deialdian frekuentziarik. Donostian, berriz, Hondarribiraino sartzeko aukera izango genuke. Beste argudio bat da Donostia aldean irrati komunitario bat sartzea garrantzitsua zela. Euskararentzat bi irrati gordetzen dira, eta Arrosa saretik hiriburu guztietan hautagai nahikoak aurkezteko lanean aritu gara. (berria.info)

Azken berriak

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika