Berriak

_TXT_TAG: Hendaiako herriko etxeak hurbileko komertzioa lehenbailehen berrirekitzeko eskaera luzatu dio Frantziako lehen ministroari

Hendaiako herriko etxeak hurbileko komertzioa lehenbailehen berrirekitzeko eskaera luzatu dio Frantziako lehen ministroari

nov, 2020 Hendaiako herriko etxeak hurbileko komertzioa lehenbailehen berrirekitzeko eskaera luzatu dio Frantziako lehen ministroari

Atzo iluntzean Herriko Kontseiluko 33 hautetsiek ahobatez onartu zuten eskaera hau egitea, konfinamendua dela eta, gobernuaren arabera esentzialak ez diren tokiko komertzio txikien itxierak eragiten dituen kalte ekonomikoak aintzat hartuta. Kotte Ezenarro auzapezak oroitarazi duenez, koronabirus kutsatze berrien %80a harreman pertsonal eta pribatuetan ematen dela frogatu da. Eta beraz, tokiko komertzioa irekita mantentzeak ez du hortan eraginik. Aldiz, multinazionalen esku dauden saltoki handiak zabalik mantentzea erabaki zuen frantses gobernuak. Eta horrek kontsumo dinamikak apurtu, eta herriko komertzianteak kaltetzen ditu.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika