Hondarribiko udal gobernu jeltzaleak 24,6M€-ko udal aurrekontu proposamena egin du 2021erako
dic, 2020 Hondarribiko udal gobernu jeltzaleak 24, 6M€-ko udal aurrekontu proposamena egin du 2021erako
Pandemiaren ondorioz, diru sarrerak apaldu badira ere, bereziki, Gipuzkoako Funtsatik 2 milioi euro gutxiago jasoko baititu Hondarribiko Udalak, aurtengoarekin alderatuta %10eko igoera proposatzen dute. Txomin Sagarzazu alkateak adierazi duenez, bi ardatz nagusi hartuta osatu dituzte aurrekontuak, "babes soziala" eta "herriko jarduera ekonomikoa sustatzea".