Berriak

_TXT_TAG: Irunen

Artiako Lagunak taldeak zuhaitzen aldeko gurutzadan borrokan jarraitzen du Irunen

ene, 2021 Artiako Lagunak taldeak zuhaitzen aldeko gurutzadan borrokan jarraitzen du Irunen

Oraingo honetan, Udalak aurkeztu berri duen Artia auzoko Bienabe Artiako aparkalekua handitzeko lanetan, berdegunea baliatuko dute hau zabaltzeko. Eta kendu beharko dituzten zuhaitzak birlandatzeko konpromisoa lortu dute Udalaren partetik.

Emakumeen Etxeak badu egoitza Irunen

ene, 2021 Emakumeen Etxeak badu egoitza Irunen

Azken urteetan proiektu hau garatu ahal izateko hainbat kokaleku aztertu ditu Udalak, eta talde politikoek ere proposamen ezberdinak egin izan dituzte. Iparralde Etorbideko Villa Madariaga zenaren lursailan aurreikusia zen, Kale Nagusian ere aipatu zen, baina azkenik, Istillaga plazan, Santiago auzoko frontoiaren aldameneko etxe berrien beheko solairuan egingo dute.

Ziztaka egitasmoa sortzera doa Irunen

ene, 2021 Ziztaka egitasmoa sortzera doa Irunen

Euskara eta euskal kulturaren hauspoa izan nahi duzen proiektua da, beti ere hiriaren kulturaniztasuna aintzat harturik. Andoni Eizagirre Zufiarre, Ziztaka egitasmoko kidea da. Orain arteko sukalde lanetik, plazara jauzi egiteko asmoa azaltzen digu.

Irunen, Euskararen erabileran aurrerapauso ausartak emateko prest agertu da arloko zinegotzi berriak

dic, 2020 Irunen, Euskararen erabileran aurrerapauso ausartak emateko prest agertu da arloko zinegotzi berriak

Elgarrekin Podemoseko Miren Etxebeste hartu berri du Euskara Zerbitzuaren agintea. Eta orain arte Euskara Planetan markatuak egonagatik ere, bete ez diren hainbat helburu behingoz gauzatzeko asmoa agertu du.

Espainiako poliziaren Geo talde bat Irunen aurkitzen da Hendaiako muga zeharkatu nahi duten migranteak kontrolatzeko

nov, 2020 Espainiako poliziaren Geo talde bat Irunen aurkitzen da Hendaiako muga zeharkatu nahi duten migranteak kontrolatzeko

EFE agentziak jakinarazi duenez, Espainiako Gobernua fenomeno migratorioa Kanariar Irletara mugatu nahi du. Baina Kanariar Irletan dauden milaka migranteetako askok, penintsulara heltzea lortuko dutela aurreikusirik, Irungo mugan pilatu daitezke. Eta horri aurregiteko, kontrolak zorroztea erabaki du Fernando Grande-Marlaxka Barne ministroak.

Irunen: 1000 euro ostalarien alde

nov, 2020 Irunen: 1000 euro ostalarien alde

Irunen, udal talde politiko guztiek adostutako ostalaritza buktzatzeko 1.000 euroko laguntza zuzena aurkeztu dute. Azaroaren 5az geroztik itxi behar izanagatik Eusko Jaurlaritzak emango dituen 3.000 eta 4.000 euro arteko laguntzekin bateragarria izango da, Irungo Udalak IRUN AURRERA programaren baitan emango duen laguntza hau.

Euskaraldirako izen ematea asko apaldu da aurten Irunen

nov, 2020 Euskaraldirako izen ematea asko apaldu da aurten Irunen

Lehendabiziko ekitaldian 3.600 irundar izan ziren ahobizi ala belarriprest gisa izena eman zutenak. Eta ariketa honen izena-emateko epea ixteko bi egun falta direnean, une hontan 1.600ek baino ez dira apuntatu. Pandemiak Euskaraldiaren kanpainan berean eragin zuzena izan du, eta ezin izan dira hainbat ekimen kultural ere antolatu. Eta Euskal Herri osoan izena-ematea apaldu bada ere, Irunen apaltze hori markatuagoa izan da, tamalez.

Lau dira jada kale gorrian lo egitera behartutako migranteak Irunen

nov, 2020 Lau dira jada kale gorrian lo egitera behartutako migranteak Irunen.

Goiz hontan, zazpi migrante bildu dira Irungo San Juan plazako Harrera Sarearen informazio puntuan, gabonetako argiak eta apaingarriak instalatzen zituzten bitartean. Anartean, frantses Estatuan alerta terrorista indarrean den honetan, Hendaiako eta Pausuko mugak erabat itxiak dituzte migranteek. Frantses poliziak 24 ordutan ezarritako kontrolak ezin dituztelako inolaz ere gainditu. Baina migranteek pasatzerik ez dutelarik ere, Irunen Gurutze Gorriak aterpe hartzea galarazten diela salatu zuen joan den ostiralean Harrera Sareak. Arretxegainako aterpetxearen sarreran bertan kanpin dendak ezarri zituzten migranteek hor lo egin zezaten. Eta lau dira dagoeneko egoera horretan. Barruan 15 bat dira onartuak izan direnak, baina beste 35 ohe libre daude.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika