Berriak

_TXT_TAG: Lau dira jada kale gorrian lo egitera behartutako migranteak Irunen.

Lau dira jada kale gorrian lo egitera behartutako migranteak Irunen

nov, 2020 Lau dira jada kale gorrian lo egitera behartutako migranteak Irunen.

Goiz hontan, zazpi migrante bildu dira Irungo San Juan plazako Harrera Sarearen informazio puntuan, gabonetako argiak eta apaingarriak instalatzen zituzten bitartean. Anartean, frantses Estatuan alerta terrorista indarrean den honetan, Hendaiako eta Pausuko mugak erabat itxiak dituzte migranteek. Frantses poliziak 24 ordutan ezarritako kontrolak ezin dituztelako inolaz ere gainditu. Baina migranteek pasatzerik ez dutelarik ere, Irunen Gurutze Gorriak aterpe hartzea galarazten diela salatu zuen joan den ostiralean Harrera Sareak. Arretxegainako aterpetxearen sarreran bertan kanpin dendak ezarri zituzten migranteek hor lo egin zezaten. Eta lau dira dagoeneko egoera horretan. Barruan 15 bat dira onartuak izan direnak, baina beste 35 ohe libre daude.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika