Berriak

_TXT_TAG: greba adinekoak ELA

ELA sindikatuak 24 orduko greba eguna deitu du Gipuzkoako erresidentzietan urriaren 6an

oct, 2020 greba adinekoak ELA

Aldatu beharreko zerbitzu publikoen ereduari buruz, adibide garbia dugu adineko edo zaharren egoitzen kasua. Erresidentzietan gogor jo du pandemiak, eta hildako guztien %42a erresidentzietako egoilkiarrak izan dira Gipuzkoan. Baina pandemiak aldez aurretik emandako baldintza kaxkarrak are ageriagoan baizik ez du utzi. Prekarietate hori salatzeko greba mugimendua stand by-an utzi zuten erresidentzietako langileek martxoan, egoerari aurre egin eta burubelarri lan egiteko. Baina gorriak ikusi zituzten orduan, ezustekoan harrapatu baitzigun guztioi.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika