Berriak

_TXT_TAG: harrera sarea

Zubiak ez dira denentzat ireki

jun, 2020 harrera sarea

Joan den igandean Ipar eta Hego Euskal Herri arteko mugak berrireki dituztenetik, normaltasun berrian sartu gara. Baina horrek ez du aldaketarik ekarri migranteentzako. Irunera heltzen hasiak diren trantsitozko migranteentzako mugak hetsia jarraikitzen baitu beti. Horren lekuko dira bidasotarrak egunotan. Frantses poliziaren presentzia ez baita guztiz desagertu, eta tarteka auto-lerroak sorrarazten dituzten kontrolak ezartzen dituzte Pausuko eta Santiagoko zubietan.

Pertsonen jarioak ez du etenik, eta elkartasunak ere ez

jun, 2020 Harrera sarea irun

Martxoan konfinamendu osoa ezarri zutenean, gainerako herritar guziak bezala, trantsitoan ziren migranteek ere agindua betetzera behartuak izan ziren. Irunen, Ospitale Zaharreko ZUBIA zentroan eta herriko etxeak salbuespen gisa aktibatu behar izan zuen Martindozenea aterpetxean ere, orotara 50 lagun inguru ziren eskualdean une hartan. EMAUS erakundeko gizarte langileen esku egon dira konfinaturik.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika